XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

20. Alako arazoan egitekorik ez nekiala'ta, Jerusalem'era joan nai ete-leukean itandu neutsan, an epaitua izan zedin.

21. Baiña Paulo'k bere auzia Augusto'ren ezaguerara izteko eskatuta, a zainpean artu egiala agindu neban, Kaisar'egana bialdu negian arte.

22. Orduan, Agripa'k Festo'ri esan eutsan: Neuk be gizon ori entzun nai nuke.

Ta Festo'k esan eutsan: Biar entzungo dozu.

23. Eta biaramonean Agripa ta Berenize ospe aundiz etorri ziran; eta gudalburu ta uriko aundiakaz auzitegian sarturik, Festo'ren aginduz Paulo ekarri eben.

24. Eta Festo'k esan eban: Agripa Errege ta gugaz emen zagozen guztiok: Ba dakutsue (ikusten dozue) gizon au, judarren erri osoak Jerusalem'en eta emen onek ez dauala geiago bizi bear deadarka eskatu daustan au.

25. Nik, barriz, eriotzarako gairik ez dautsat ezer be idoro.

Baiña Augusto'gana berorrek jo dauan ezkero, aregana bialtzea erabagi dot.

26. Izan be, Jaunari au da, Erroma'ko Agintari nagusiari beronentzat idazteko ezer garbirik ez dodala-ta, zeuen aurrera ekarri dot, eta batez be zeure aurrera, Agripa errege ori, itaunak eginda gero, zerbait idazteko euki dagidan.